SOINUA ETA ZARATA
Gure belarriak goizetik jaikitzen garenean oheratzen garenerarte etengabe soinu eta zarata desberdinak jasotzen ari dira eta hauetako asko eta asko oharkabean pastasen zaizkigu, gure eguneroko bizitzan oso barneratuta dauden hotsak direlako.
Soinua gustoko dugun hots batekin erlazionatzen den bitartean, zarata hots desatsegina izaten da.

SOINUA
Airetik (edo beste material batetik) uhin bezala garraiatzen diren bibrazioak izakien entzumen organoak jasota burmuinean jasotako sentsazioa da.
Gizakia 20Hz eta 20.000Hz(Bibrazio segundo batean) entzuteko gai da.
ARIKETA
Zer maiztasun-tartetan daude zuk entzuten dituzun soinuak?
Entzungailuak jarri eta jarraian ageri den bideoa ikusi ezazu. Zein da entzuten duzun maiztasun edo frekuentzia txikiena? Eta altuena?
-AIREAN 340 metro segundo batean
-URA ETA LIKIDOETAN 1500 metro segundo batean.
-SOLIDOETAN (Burnia) 5000 metro segundo batean.
SOINUAREN ABIADURA
UHINEN ERAGINA
Soinu frekuntzia edo uhinez baliatuz, gatza mugitzen ikus dezakegu.
ZARATA
Pertsonak entzun nahi ez duen soinua da eta entzun nahi duena entzuteko oztopo jartzen diona
SOINUA EDO ZARATA

SOINU EDITOREA
Zarataren uhinak ez dira erregularrak, ez dira errepikatzen.
ALBOKAREN LA notaren marrazkia ikus dezakegu.
LA notaren marrazkia edo uhina 440 aldiz errepikatzen da segundo batean
